top of page

Zein mugikor erosi prezio tarte bakoitzean? (Iritzi pertsonala)

Gaur egun mugikor mota ezberdin asko eros daitezke; prezioak eta kalitatea era askotakoak izan daitezke, beraz, EuskalTek-ek aukeraketa bat egin du, eroslearen zalantzak murrizteko.

Gama ezberdinen zerrendatxo bat egingo dugu. Honelaxe banatuko dugu:

  1. Gama altua edo premiuma (garestienak izan ohi dira)

  2. Gama erdi-premiuma (300-450€ gutxi-gorabehera)

  3. Gama erdia (160-300€ gutxi-gorabehera)

Gama altuenarekin hasiko gara. Orokorrean dirutza balio dute gailuak dira eta, era berean, kalitate handikoak izan ohi dira. Beste mugikorrek ez duten, argazki kamera, bateria, pantaiak etab. izan ohi dituzte. Betikoa, 1000€ ordainduta iPhone bat edota Samsung Galaxy Note bat eros dezakezu, baina badaude gama altuko mugikor gehiago.

Kasu honetan bi gomendatuko nituzke, prezioz oso erakargarriak direnak: One Plus 8T eta Xiaomi MI 10 (laister Espainian MI 11 merkaturatuko da, baina oraingo salgai ez dagoenez 10 aukeratu dugu)

GAMA ALTUA

(arrazoizko preziozkoak, betiko iPhone edo Samsung note mugikorretatik at)


ONE PLUS 8T, potentzia eta sistemaren eguneratzeak

Mugikorrari buruz jakin beharrekoak:

  • Gailuak tamaina estandarra du, hau da handia da, baina egungo mugikor ohikoen tamainakoak.

  • Mugikor oso potenteak ateratzen ari dira eta gailu honek denbora darama merkatuan (ez asko). Hala ere, egunerokotasunerako soberako potentzia du; hau da, merkatuen dauden %98ko mugikorrek baino errendimendu hobea du, alegia.

  • Pantaila gertutik ikusi eta kalitatezkoa dela sumatzen da. Pantaila ratioa oso ona da.

  • Gailu honen hoberena, sistema eragilea da. One Plusak lehenengotarikoak izan ohi dira eguneratzen. Bertsio berriena eduki ohi dute.

  • Gauza bakarra: kamerak prezio honetan zoragarrik eta oso onak dira.

  • Bateriak iraupen handia du, eta zer esanik ez 65 Warp Charge kargatze azkarrarekin.

Ondorioa: Mugikor erakagarria gama altuko mugikorra nahi izanez gero. Kalitatea bermatua.

Prezioa: 600€koa, merkeago ere aurkitu daiteke.

Erdarazko review baten esteka:


XIAOMI MI 10, kalitatea asiarren eskutik

Mugikorrari buruz jakin beharrekoak:

  • Pantaila ikusgarria. 90 Hz eta pantaila erabilgarria ia %98an. One Plus 8T mugikorraren pantaila baino hobeagoa dela esango genuke. Kurbatua du alboetan.

  • Erredimendua, 8T-aren oso antzerakoa, prozesadore eta RAM memoria berdina baitauka. Egunerokotasunerako soberakoa, baita mugikorra edozertarako erabiltzen dutenentzako ere.

  • Kamerak 108 pixeletan argazkiak ateratzeko gaitasuna dauka. Errendimendua aterako diogu? Seguruenik ez, baina oso erakargarri egiten du. Kalitatea bermatua.

  • Bateriaren gaitasuna One Plusarena baina hobea da, baina karga azkarra ia beste mugkorraren erdia da. Atera kontuak. Iraupen handiagoa, eta karga azkar gutxiago; edo aldrebes.

  • Garrantzitsua: Oso pisutsua da, 208 gramo pisatzen ditu, estalkirik jarri gabe.

  • 5G jasaten duen mugikorra da. Etorkizunari begira plus garrantzitsua

Prezioa: 799€, apur bat merkeago bilatu daiteke.
Zein aukeratuko dut?

Pertsonalki geuk, prezioagatik, eskaintzen duenagatik eta eguneratzeengatik One Plus 8T mugikorra aukeratuko genuke. Xiaomiak premium-agoa iruditzen zaigu, baina prezio ezberdintasuna handia da, eta "antzerako" gauzak eskaintzen dituzte.


GAMA ERDI-ALTUA

One Plus Nord

Mugikorrari buruz jakin beharrekoak:

  • Gama altukoen pantailatzat jo daiteke. Amoled, Full HD eta 90 Hz-koa. Prezio honetan harrigarria.

  • Tamaina estandarra.

  • Prozesadore potentea, nahiz eta ezin den alderatu aurreko bi mugikorrekin. Egunerokotasunerako eta jokoetan jolasteko balio du.

  • RAM memoria altua, ez da erraza prezio hauetan horrelakoak aurkitzea.

  • Kamerak ia gama altuekoekin alderatzeko modukoak. Oso ondo funtzionatzen dute. Zer esanik ez, selfie kamera bikoitzaz!

  • Bateriak eguneko jarduna irauten du, nahiz eta ez den merkatuko hoberena. Hori konpentsatzeko karga azkarra efizientea du.

  • Gailu honen hoberena, sistema eragilea da. One Plusak lehenengotarikoak izan ohi dira eguneratzen. Bertsio berriena eduki ohi dute.

  • Hatz irakurgailua pantailan.

Prezioa: 8 GB + 128 GB: 399€,12 GB + 256 GB: 499€
GAMA ERDIA

POCO X3 NFC

Oharra: Gutxik ezagutuko duzue agian mugikor marka hau, baina ez izan mesfidati. Xiaomiren baitako marka bat da POCO eta oso ematza honak erakusten ari da.

  • DUDARIK GABE, prezio honetan aurkitu daitekeen pantailarik hoberena. One Plus Nord-ena baino hobea da. Oso oso ona. IPS Full HD+ eta 120 Hz. Zoragarria.

  • Prozesadorea eta potentzia ere oso onak ditu, egunerokotasunerako nahikoa. Hala ere, joko pisutsuetara jolastu nahi ezkero, kalitatea jaistea komedi da, ez baita horretarako mugikorra.

  • RAM eta memoria ere nahikoa ona du mugikorrak. Ez da beste munduko ezer, baina 6 ram edukitzea ez dago batere gaizki prezio honetan.

  • Kamerak prezio honetan espero daitekeena, baina oso ondo funtzionatzen dute.

  • Bateria oso ona du, 5.150 koa. Ez duzu egunero kargatu beharko.

  • Hatz irakurgailua albo batean du.

  • Hoberena? Prezioa

Prezioa: 6GB/64GB: 229€, 6GB/128GB: 269€

SAMSUNG GALAXY M31

  • Gauza bakarra esan nahi dut. Bateriari garrantzia ematen dionarentzat hau da mugikor egokia. Merkatuko bateriarik hoberenetakoa du, edo behintzat handienetakoa. 6.000 mAh-koa. Bi egun iraun ditzake ohiko erablera eginaz. Baina mugikorra gutxietan erabiltzen duen horierakoa bazara, hauxe da zeure mugkorra.

  • Bestalde, potentzia nahikoa du sare sozialak, joko batzuetan jolastu eta bideoak lasaitasunean ikusteko. Gogoratu gama erdiko mugikorra dela.

  • Argazki kameren funtzioa egokia da.

  • Ez du memoria asko (64 GB), baina SD txartelaren bitartez 512 GBetara handitu daiteke. Plus garrantzitsua da.

Prezioa: 279€ inguru

 
 
 

Comentarios


Publicar: Blog2_Post

Formulario de suscripción

¡Gracias por tu mensaje!

bottom of page