top of page

Euskarazko posta elektronikoa: ni.eus

Euskarazko posta elektronikoa .eus domeinuarekin; gainera, pribatutasuna bermatzen du. Bi aukera eskaintzen ditu: doako eta ordainduz gero gehigarri batzuk eskaintzen dituena.

Ni.eus posta elektronikoak .eus domeinua bi bertsiotan erabiltzeko aukera ematen dizu. Lehenengoa doako bertsioa da, ni.eus domeinuarekin, adibidez, EuskalTek@ni.eus. Bigarren bertsioa ordainpekoa da, eta .eus domeinua pertsonaliza daiteke, adibidez, info@EuskalTek.eus.


Posta elektronikoa leku guztietan landu ahal izango duzu. Zure smartphonean edo ordenagailuan konfiguratu ahal izango duzu, baita online erabili eta eskaintzen dizkizun zerbitzu gehigarriekin lan egin ere.

Pribatutasuna eta erabilpe ugari
  • Zure harremanetarako datuak erakusteko webgune bat sortu ahal izango duzu.

  • Hainbat egutegi sortu eta partekatu, eta helbide-libretatik harremanetarako taldeak sortu eta zerrendak partekatu ahal izango dituzu.

  • Postontzian jasotzen dituzun mezuak beste helbide batera birbideratzea, hau da, helbide birtualak sortzea.

  • Zure helbidera idazten duen edonork automatikoki jasoko du zuk aurrez ezarritako mezua. Oso egokia oporretan edo oso lanpetuta zaudenerako.

  • Eta beste kontu batekin bazaude, zure posta-kontu guztiak eta eduki guztia mugitzeko aukera duzu.

  • Beste zerbitzu batzuekin alderatuta, ni.eus atariak zure datuen pribatutasuna eta segurtasuna bermatzen ditu, hau da, ez du iragarkirik erakusten eta ez du erabiltzaileen erabileraren jarraipenik egiten.

Zure posta Spametik babestuz, erabili teknika aurreratuenak zure postontzia garbi mantentzeko. Ez denbora galdu zaborra kudeatzen, ni.eus zaindu zure segurtasuna.

Nola sortu?

Oso erraza da. https://ni.eus/ estekan sakatu eta kontua egin behar da.

5 visualizaciones0 comentarios

Entradas Recientes

Ver todo
Publicar: Blog2_Post
bottom of page