Azken aldian zer esan handia ematen ari da WhatsApp mezularitza apliakzioetik Telegramerako jauziak. Baina nola lekualdatu daitezke lagunekin, familiarekin eta kideekin dituzun txatak?
Telegramen 7.4 eguneratzea iritsi zaie iPhoneko erabiltzaileei. Nahiz eta Durovek Appleren ekosistemaren inguruko kexak izan, Androiden inguruko eguneraketari lehentasuna eman dio. Dena den, ezaugarri berri hau probatzeko Telegramen azken beta instalatu behar duzu.
WhatsAppekin ez ezik, beste bi aplikaziorekin ere erabili ahal izango da funtzionalitate berri hori: Line eta Kakaotalk.
Nola exportatu txatak?
Lehenik eta behin, beharrezkoa da Telegram Beta instalatuta edukitzea 7.4 puntuan (edo bertsio egonkorra iritsi arte itxaron), eta ezin ditugu elkarrizketa guztiak batera esportatu, banan-banan baizik. WhatsApp azken bertsiora eguneratuta izatea ere komeni da.
Lehenengo urratsa WhatsApp irekitzea da eta Telegramera exportatu nahi dugun elkarrizketara jotzea. Txatean, goiko eskuinaldean dagoen esekidura-puntuen botoia sakatuko dugu, eta Gehiago > Esportatu txata sakatuko dugu.
Jarraian, multimedia fitxategiak sartu nahi ditugun ala ez galdetuko digu, eta adieraziko digu bidalitako elkarrizketak tarte handiagoa hartuko duela. Horiek partekatu nahi ditugun ala ez aukeratuko dugu, eta partekatzeko menua agertuko da. Telegramen sartu eta elkarrizketa esportatu nahi dugun txata hautatuko dugu. Elkarrizketa zein kontakturekin duzun aukeratu beharko zenuke, nahiz eta edozein elkarrizketa esportatu dezakezun edozein kontaktutara. Telegram talde berrietara ere esportatu ditzakezu txatak, zure lagun taldeak Telegramera migratu badira.
Comments