top of page

WhatsApp-aren gainbehera ote? Signal eta Telegram indartuz

Azken egunetan bolo-bolo dabilen gaia da Telegram, WhatsApp eta Signal mezularitza aplikazioarena. Zer dela eta ari dira WhatsApp telefonoetatik kentzen? Zegatik Telegramak azken hiru egunetan 30 milioi deskarga gehiago eduki ditu? Zer da Elon Musk ezagunak promozionatu zuen Signal APP?


Arestian aipatu bezala, jende asko ari da beren mugikorretatik munduko mezularitza apliakzio ezagunena kentzen, eta arrazoia erraza da; WhatsApp aplikazioak pribatutasun baldintza berriak ezarri nahi ditu, zeinak, Facebook sare sozialaren baitan dauden enresekin datuak partekatzeko asmoa duen, oso laburki esanda.


Aldaketa hauek Europatik kanpoko erabiltzaileei bakarrik eragingo die. Europar Batasunaren barruan, datuak babesteko GDPR (General Data Protection Regulation) araudia dela eta, ez dira WhatsAppeko datuak Facebookekin partekatuko. Izan ere, Europako erabiltzaileek ez dituzte aplikazioko datuak Facebookekin edo taldeko beste enpresa batzuekin partekatzen, eta ez da etorkizunean gertatuko. Beraz, aldaketa horrek ez dio inori eragiten Europar Batasunean. Hala ere, nabarmendu beharra dago, WhatsAppak zeure telefonoko datu asko jasotzen dituela, Telegram edo signal aplikazioarekin alderatuta. Nolabait esanda, ez dago pribatutasunik. Ondorengo grafikoan ikusi ahal iango duzue aplikazio bakoitza erabiltzean mugikorrarekin binkulatzen den datu multzoa:


Zein abantaila ditu Telegram aplikazioak WhatsAppen gainean?

Hasteko telegrama Europa mailan eta, neurri batean, Amerikan izugarri hazi den mezularitza aplikazioa da; ia 500.000.000 deskarga eduki ditu gaur arte.

  • Pribatutasuna guztiz bermatzen ez duen arren, seguruagotzat jotzen da. Horrez gain, chat pribatuak eta bakarrik desagertzen direnak egin daitezke.

  • Mota gehiagotako artxiboak eta pisu handiagokoak bidali daitezke.

  • Talde izugarri handiak egin daitezke: 200.000 pertsonako taldeak.

  • Aplikazioaren gauza erakargarriena, Telegram kanalak. Bertara batu zaitezke, eta albisteak, dokumentuak etab jaso ditzazkezu. Foro gisa ere erabiltzen dute batzuek. Esaterako, Berriak eta Naizek bezalako hedabide handiek baliatzen dute jada. Baita, Aiurri bezalako tokiko hedabideak hasi dira lan hauetan.

  • Laino pertsonal gisa erabili daiteke, edukiera amaigabearekin.

Desabantaila nagusia? Oraindik ere WhatsAppa mezularitza aplikazioetan erregea da, nagusia.


Zer da Signal, Elon Musk enpresariak aipatutako aplikazioa?

Pribatutasuna bilatzen baduzu, Signal aplikazio hobea da Telegram eta WhatsAppekin alderatuta. Telegram bezala, Facebook bezalako enpresa handi bateko kide ez zarenez, ez dituzu Interneteko erraldoi baten hitzak eta baldintzak onartu beharko.

  • Aplikazioak behar duen datu bakarra telefono zenbakia da.

  • Ustez pribatutasuna guztiz bermatzen da.

Bestalde, harritzekoa da Elon Musk bezalako enpresari dirudunak bapatean aplikazioari "doako" publizitatea egin izana. Deitu gaitzazu mesfidati.

9 visualizaciones0 comentarios

Entradas Recientes

Ver todo
Publicar: Blog2_Post
bottom of page