top of page

Parler: Google-en, Amazonen eta Applelen babesa galdu duen sare soziala

Zer da Twitterrekin alderatzen dutr Parler aplikazioa? Ezagutzen duzue?

Parler Ameriketako Estatu Batuetan egoitza duen microblogging eta sare sozialetako zerbitzu bat da. Webgunea Twitterren alternatiba gisa deskribatu da eta ezaguna da sare sozial nagusietatik baztertuak izan diren edo edukien moderazio politiken aurka agertu diren pertsonen artean; bereziki Donald Trumpen talde kontserbadore eta jarraitzaileen artean. Horrez gain, negazionisten eta konspiranoikoen sare sozialtzat jo dute, zeinak, fake albisteak zabaltzeko askatasun osoa ematen dien.


Webguneak "adierazpen askatasuna" aldeko, eta Twitter eta Facebook bezalako sare sozial nagusien alternatiba gisa merkaturatzen du bere burua. Hala ere, kazetariek eta erabiltzaileek zerbitzua kritikatu dute eduki-politikak enpresak erakusten duena baino murriztaileagoak direlako, eta batzuetan bere lehiakideek baino murriztaileagoak. Hau da, hauen ustetan lastoa saltzen diete erabiltzaileei.

2021eko urtarrilaren 8an, aplikazioa APP Storetik kendu zuten, Estatu Batuetako Kapitolioko erasoa antolatzeko erabili zutela salatu ondoren.

Honen ostean, Applelek aplikazio dendatik kendu zuen APPa; horrez gain, Amazonek web alojamentua eskaintzeari utzi zion (Amazon Webs Services delako). Hau da, erraldoi teknologikoen babesa galdu zuen.


Kapitolioko gertakariaren ostean erabilgarri egoteari utzi zion aplikazioak, baina zenbaut egunen ostean berriro ere mantenu lanetan hasi dira Parlerreko langileak. Hala ere, oraingoz behintzat, Play Storen ez dago aplikazio hau jaisteko aukerarik.


3 visualizaciones0 comentarios

Entradas Recientes

Ver todo
Publicar: Blog2_Post
bottom of page