top of page

Nola finantzatzen da Telegram mezularitza APPa?

Zalantzak ugariak dira azken hilabeteetan. Telegramek indar handia hartu du, WhatsAppak pribatutasun baldintzak aldatuko dituela azaldu zuenean.

Telegram Davel Dúrovek sortu zuen, Mark Zuckerberg errusiarra bezala ere ezaguna. Sortzailearen asmoa mezularitza-aplikazio guztiz seguru eta pribatu bat sortzea zen, gure kontaktuekin hitz egiteko eta inork, ezta Telegramek berak ere, zelatatuko ez gintuela ziurtatzeko. Jakina, guztiz doakoa izango zen.


Horrela jaio zen Telegram, funtzio ugari dituen mezularitza-app da. Baina erabiltzaileek ez badute ezer ordaintzen Telegramengatik eta publizitaterik ez badauka nola finantzatzen da? Nork mantentzen du aplikazioa?


Telegram doakoa den arren, azpiegitura guztia mantentzea oso garestia da. Nerdschalk hedabideak azaldu duenaren arabera, Dúrovek egiten dituen dohaintzatik egiten da finantzazio handiena. Izan ere, sortzailearen helburua ez da izan aberatsa bilakatzea, pribatutasuna eta mezularitza segurua bermatzea baizik. Horrez gain, pertsona anonimoek diru-laguntzak ere ematen dituzte. Inork ez daki ze punturarte.


Bada, WhatsAppetik joan diren erabiltzaile asko Telegramera igaro dira eta, beraz, mantentze kostuak are handiagoa izango da. Beraz, laister ikusiko dugu zer jazoko den Telegramekin. Aldaketa handiak jasango ditu? Nork daki...

コメント


Publicar: Blog2_Post

Formulario de suscripción

¡Gracias por tu mensaje!

bottom of page