top of page

Dronak, modako teknologia. Baina 2021an lege aldaketa dator...

Dronek berebiziko fama hartu dute azken bi urteetan. Argazki ikusgarriak egiteko aukera, airean nahi duzun abiaduran ibiltzeko gaitasuna eta prezio erakargarriak dira hauek erosteko arrazoiak.

Zalantzak askotarikoak dira; hirietan erabili daitezke? Lizentzia beharrezkoa da hauek erabiltzeko? Etab.

Rahul Uttamchandani Legal Armyko zuzedari juridikoaren arabera, drone batek ezin du hegan egin hiri eta herrietan, oro har, 20 metroko altuera edo 250 gramoko gehieneko masa gainditzen duenean. Salbuespenak daude agintaritza eskudunaren baimena izanez gero; aireportuetatik eta aerodromoetatik gutxienez 8 edo 15 kilometroko distantziak errespetau behar dira, eta inoiz ez da120 metroko altuera gainditu behar, arrisku-egoerarik ez sortzeko.


Irudiko puntu gorriko guneetan esaterako, arestian aipatutako ezaugarriak dituzten dronak ezingo dira erabili; baimen berezi bat eduki ezean.

Gauzak horrela, zein drone erabili dezakegu ezaugarri horietatik at geratzen dena? Nolabait esateko linbo juridikoan sartzen dena?

DJI Mavic Mini-a oso aukera egokia da. Marka guztiz fidagarria da, oso kalitate honekoa eta linbo juridiko horretan sartzen dena. Zergatik? 249 gramo pisatzen ditu soilik. Arestian aipatutako pisutik at geratzen da.


Horrek zer esan nahi du? Libreki aireratu dezaket nire Mavic Minia?


Printzipioz hegan egin dezakezu, baina beti edukiko dute aukera isuna jarri edota ezin dela gidatu adierazteko; nahiz eta, ustez, pisu horretan ez dagoenez (txikia) lizentziarik gabe ere erabili daitekeen.


Beraz, argazkizale eta teknozale askorentzako gailu oso interesgarria da honako. 400-500€ tan eros daiteke. Kalitatea bermatua du. Geuk probatu eta erabili dugu.



Kontrol neurriez gain dronak erabiltzeko ezinbestekotzat jotzen dute gutxienez 18 urte edukitzea...

Comments


Publicar: Blog2_Post

Formulario de suscripción

¡Gracias por tu mensaje!

bottom of page