top of page

2021eko tendentzia pantailazpiko kamera ote?

ZTE enpresak Axon 20 izeneko mugikorra merkaturatu berri du. Selfie kamera pantaila azpian duen eta salgai dagoen lehenengo mugikorra da.

Hainbat marka aurreko kamera pantailaren atzean nola ezkutatu pentsatzen aritu dira, eta ZTE izan da teknologia horrekin mugikorra merkaturatzen lehena. ZTE Axon 20 5G, pantaila azpian kamera duen munduko lehen telefonoa. Eta bai, badirudi trikimailua duela.


Kamera pantailaren atzean jartzeak funtsezko arazo bat du, eta arazo hori argiak pantaila nola zeharkatuko duen oinarritzen da. Horregatik, hainbat markek OLED paneletan oinarritutako diseinuekin ari dira lanean, partzialki itzaltzeko gai direnak eta argiari pasatzen uzteko "gardena" izan daitezkeen diseinuarekin.


ZTEk pantaila bikoitza erabiltzen du telefonoaren selfie kamera ezkutatzeko, nahiz eta bigarrenaren existentzia nekez antzeman daitekeen. Horrela, selfie kamera ez dago aurrealdeko pantailaren atzean ezkutatuta, baizik eta lentea ezkutatzen duen pantaila karratu independente txiki baten atzean. Errazago ulertzeko, pantailaren gainean kamera ageri da, eta kameraren gainean bereizmen gutxiagoko karratu bat, zeinak argia igarotzen uzten duen argazkia atera ahal izateko.


Bigarren pantailaren bereizmena murriztuz gero, pixelen ertz kopurua ere murriztu egiten da, eta ahalik eta argi gehien hartzen da. Argazkia egiteko aukera emanez

Prezioak benetan harrituko zaituzte. 449 euro balio ditu mugikorra. Jakin ezazue, kamera pantailazpian duen lehenengo gailua izateaz gain, espezifikazio interesgarriak dituela; bateriari, prozesadoreari eta pantailari daokionez.

8 visualizaciones0 comentarios

Entradas Recientes

Ver todo
Publicar: Blog2_Post
bottom of page